EUGIKO IX. XAKE JAIALDIA.

(2018ko irailaren 16an, Eugin).

 

 

 

TALDEKAKO XAKE TORNEOA.

 

(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2018ko ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).

 

 

 

            Data:

 

            2018ko irailaren 16an (igandea).

 

Ordutegia:

 

Arratsaldeko 4 eta erdietan izanen da hasiera.

 

Sari banaketa, arratsaldeko 6 eta erdietan.

 

            Lekua:

 

            Eugiko Larrain Toki pilotalekuan.

 

            Joko abiadura:

 

5 minutu.

 

            Joko sistema:

 

Liga, 3 jokalariko taldeekin. Bederatzi txandatan egiteko asmoa dago.

 

            Izen ematea:

 

            Dohainik da. Posta elektroniko honetan: “ajedrez_oberena@hotmail.com”. Kluba, taldearen izena eta jokalarien izen-deiturak eta euren FIDE edo FEDA eloak adierazi behar dira.

 

            2018ko irailaren 14ra arteko epea dago. Plaza mugatuak.

 

            Sariak:

 

            Lehenengo sailkatuentzat izanen dira.

 

            Bisita gidatuak:

 

            Jaialdiak bisita gidatuak ere antolatzen ditu, dohainik.

 

-       Eugiko “Olondo” Egoitzara, goizez eta arratsaldez (11:00-14:00 eta 16:30-20:00). Eugi eta ibarreko historia, ohiturak, bitxikeriak ezagutzeko aukera.

 

-       Urtegiaren inguruko ibilaldia.

 

-       Eugin dagoen Munizioen Antzinako Erret Fabrikara. Aurkikuntza berriak izan dira.

 

-       Kintoako mendietara, ordu eta erdiko ibilaldi erraza.

 

Bisitak egiteko izen ematea telefono honetan: 628 05 99 68. Baita ere posta elektroniko honetan: “concejodeeugi@gmail.com”.

 

            Antolatzailea:

 

            Eugiko Kontzejua.

 

            Laguntzaileak:

 

            Oberena Xake Taldea, Magna eta Nafarroako Xake Federakundea.

 

2017AN, AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 24 puntu.

2)    Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 23 puntu.

3)    Oberena A (Iruñea, Nafarroa) – 22 puntu.

4)    Oberena C (Iruñea, Nafarroa) – 13 puntu.

5)    Oberena D (Iruñea, Nafarroa) – 7 puntu.

6)    Ermita – Puntu bat.

 

EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.

 

1)      Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 12 puntu.

 

TORNEO HONEN HISTORIA.

 

2010ean, I. Xake Jaialdian: Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Alekhine (Lizarra, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

2011n, II. Xake Jaialdian: Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Gazte Berriak (Antsoain, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Iturrama (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

2012an, III. Xake Jaialdian: Santa Ana (Tutera, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Iturrama (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

2013an, IV. Xake Jaialdian: Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Oberena A (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

2014an, V. Xake Jaialdian: Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Orvina A (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Oberena A (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

2015ean, VI. Xake Jaialdian: Antsoain A (Antsoain, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

2016an, VII. Xake Jaialdian: Oberena A (Pedro Viñal Gutierrez, Mariano De Pablos Fernandez eta Diego Moral Barragan) (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Antsoain (Andres Malon Insausti, Jose Zaratiegui Cardesa eta Unai Eguaras Marquinez) (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Gipuztxikis (Patxi Moreno Estebanez, Josu Manterola Ubillos eta Ander Tafall Villanueva) (Donostia/Hondarribia, Gipuzkoa, Euskal Herria), hirugarren.

 

2017an, VIII. Xake Jaialdian: Oberena B (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Oberena A (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

PALMARESA.

 

1)    Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 4 titulu (Oberena 2, Oberena A bat eta Oberena B bat).

2)    Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 2 titulu.

3)    Antsoain A (Antsoain, Nafarroa, Euskal Herria) – Titulu bat.

4)    Santa Ana (Tutera, Nafarroa, Euskal Herria) – Titulu bat.

 

            2018-09-03.

           

            Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.